Europako mugaz gaindiko eta eskualde arteko lankidetzaren aukerak

Proiektuen finantzabideak Nafarroan

Nafarroa mugako lurraldea da, aukera bihurtzen den ezaugarri geografikoa, eta ateak irekitzen dizkie Europar Batasunak eremu horietarako bere kohesio-politikan sartzen dituen finantza-bide batzuei. Baina, gainera, Nafarroa bereziki proaktiboa da mugaz haraindiko politiketan.

Horren erakusgarri dira Pirinioetako Lan Komunitatean eta Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdean duen parte-hartze aktiboa edo Pirinio Atlantikoetako Departamenduarekin sinatutako lankidetza-akordioa.

Lankidetzarako aukera horiek Nafarroako gizartera hurbiltzeko asmoz, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuak gida hau prestatu du, Nafarroak eskura ditzakeen eskualde arteko eta mugaz gaindiko finantzazio mekanismoak biltzen dituena.