EBn ez galtzeko gida

Nafarroako Gobernuko Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiak “EBko Finantza-Unibertsoa” gida egin du, 2021-2024 Kanpo Ekintzako Planarekin bat eginik. Plan horrek Europak finantzatzeko aukerak biltzen ditu eta 2027ra arte diseinatutako aurrekontua modu grafiko eta errazean erakusten du.

EBren 2021-2027ko aurrekontua, NextGenerationEUrekin batera, 2,018 bilioi eurokoa da. EBren historiako aurrekonturik handiena da, eta I+G+B, trantsizio berdea, digitalizazioa, lurralde-kohesioa edo osasuna bezalako gaiak finantzatzeko aukerak ematen ditu.

Finantza-unibertso horretan zazpi jarduera-ardatz aurreikusten dira (“errubrikak”), eta datozen urteetarako Europako berrogei programa baino gehiagori ematen die finantziazioa.

Lotutako informazioa

Europar Batasunaren Urte Anitzeko Finantza-esparrua eta krisi pandemikoari aurre egiteko Next Generation UE aparteko paketea 1,2 bilioi eurokoak dira guztira.