Guía de la Cooperación Transfronteriza - Accion_exterior
Europako mugaz gaindiko eta eskualde arteko lankidetzaren aukerak
Proiektuen finantzabideak Nafarroan
Nafarroa mugako lurraldea da, aukera bihurtzen den ezaugarri geografikoa, eta ateak irekitzen dizkie Europar Batasunak eremu horietarako bere kohesio-politikan sartzen dituen finantza-bide batzuei. Baina, gainera, Nafarroa bereziki proaktiboa da mugaz haraindiko politiketan.
Horren erakusgarri dira Pirinioetako Lan Komunitatean eta Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdean duen parte-hartze aktiboa edo Pirinio Atlantikoetako Departamenduarekin sinatutako lankidetza-akordioa.
Lankidetzarako aukera horiek Nafarroako gizartera hurbiltzeko asmoz, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuak gida hau prestatu du, Nafarroak eskura ditzakeen eskualde arteko eta mugaz gaindiko finantzazio mekanismoak biltzen dituena.