Europako saretan Nafarroak duen parte-hartze mapa

Europar Batasuneko eta nazioarteko sareetan parte-hartzea sustatu, koordinatu eta sostengatzea da Nafarroaren ildo estrategiko bat kanpo ekintzan.

Ildo horretatik, 2021-2024 Kanpo Ekintzarako Planaren ibilbide-orriari jarraituz, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuak mapatze bat egin du Europako sare, elkarte, plataforma eta kide estrategikoetan Nafarroako agenteek duten presentziaren gainean, Kanpo Harremanetarako Zuzendaritza Nagusiaren bidez eta Europar Batasunaren aurreko Ordezkaritzaren euskarri teknikoarekin.

Emaitza "Nafarroak Europako sareetan duen presentziaren mapa" da, aldian-aldian eguneratzen dena.