Europar Batasuneko Gaietarako Nafarroako Bulego Iraunkorra

Nafarroaren Bruselako ordezkaritzaren zerbitzuak

  • Europar Batasuneko Eskualdeetako Komitearen lanen jarraipena egitea, bai eta Nafarroako Foru Komunitatearentzat interesgarriak diren sareena ere.

  • Europar Batasuneko erakundeek erabakiak hartzeko prozesuaren jarraipena egitea, eta erakunde horiek arauak sortzeko prozeduretan informazioa lortzea, Nafarroako Foru Komunitatearen interesei eragiten dien neurrian.

  • Seihileko Europarretan laguntzea, autonomia erkidegoek Europar Batasuneko Kontseiluan parte hartzeko akordioaren esparruan.

  • Espainiako Erreinuak Europar Batasunean duen ordezkaritza iraunkorrarekin lankidetzan aritzea, bai eta Bruselan kokatuak dauden Espainiako beste autonomia erkidego batzuen bulegoekin edo beste estatu kide batzuetako antzeko entitateekin ere.

  • Nafarroako Foru Komunitateko sektore publiko eta pribatuarentzat aukerak bilatzen laguntzea enpresaren eta finantzen arloan.

  • Nafarroako Foru Komunitatearentzat interesgarriak diren Europar Batasunaren programak eta aukerak zabaltzea eta sustatzea.

Topagune iraunkorrak
Nafarroako Gobernuak Bruselan duen Bulegoaren tresna bat da. Topaleku hauetan Europako informazio egituratua eta hautatua trukatzen da, Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiari lotutako lau arlotan: automozioa eta mekatronika; elikakatea; energia berriztagarriak eta baliabideak; eta osasuna). Informazioaren gaiak dira sareak, ekitaldiak, politikak, lege erreformak eta Europar Batasunaren funtsak eta programazioa, eta helburua da eragileei bidea samurtzea Europako lankidetza ekintzetan parte hartzeko.
 


 

Harremanetarako datuak 
Nafarroako Gobernuaren Bruselako Bulegoa
De Pascale kalea, 16 – 1000 – Brusela
+32 (0) 2 721 60 77

  @Europainfo_na