Yamaguchi

Imagen de un evento de danza tradicional realizado en Yamaguchi

Nafarroa - Yamaguchi senidetze gutuna

Yamaguchiko Prefekturak eta Nafarroako Gobernuak lankidetza eta truke harremanak izan dituzte 1998az geroztik hainbat proiektu instituzional eta kulturaletan. Harreman instituzional horiek 1980az geroztik Yamaguchi hiriak eta Iruñeak ezarrita dituzten harremanen hildotik  eraiki izan dira, eta jatorria da Frantzisko Xabierkoaren figura, eta harekiko bi erakundeek duten begirunea. Nafarroako Erresuma jaioterria izanda, Frentzisko Xabierkoa Japoniara joan zen  eta, Yamaguchin eta beste hiri batzuetan bizi zen, eta Mendebaldeari hango gizarte-bizitza transmititu zion gorazarrezko hitzez.

2003an, bi erakundeek Nafarroaren eta Yamaguchiren arteko Senidetze Gutuna sinatu zuten, bi erkidegoen arteko harremana sendotzeko. Gutun hori 2018an berretsi zen, eta, harreman horren ondorioz, trukeak  garatu dira kulturaren, kirolaren, tradizioen, hezkuntzaren, gastronomiaren eta abarren arloan.