Cooperación transfronteriza

Mapas de la Eurorregión y de la Comunidad de Trabajo de los Pirineos

Eskualdeen arteko eta mugaz gaindiko lankidetza

Nafarroako Gobernua eskualdeko askotako lankidetza erakunde batzuetan dago, eta aktiboa da mugaz haraindiko eta eskualdeen arteko politiketan

  • Akitania Berria-Euskal Autonomia Erkidegoa-Nafarroa Euroeskualdea
    Euroeskualde honetan bi herrialdetako hiru eskualde daude, eta 8,7 milioi pertsona bizi dira. Lankidetza proiektuak sustatzen dira garapen ekonomikoa, soziala eta kulturala sustatzeko Europako eskualde mugakideen artean.
    Ikusi atxikitzeko akordioa.
     
  • Pirinioetako Lan Elkartea
    Eskualdeen arteko lankidetza erakunde hau 1983an sortu zen, eta Pirinioetako bi aldeetako lurralde-elkargoak biltzen ditu. Kide dira, beraz, Frantziako bi eskualde, (Akitania Berria eta Okzitania), Espainiako lau autonomia erkidego (Aragoi, Katalunia, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroa) eta Andorrako Printzerria.
    Ikusi atxikitzeko akordioa.
     
    • POCTEFAren kudeaketa
      Bere nortasun juridikoari esker (partzuergoa da 2005etik), Pirinioetako Lan Elkartea kudeaketa-agintaritza da Espainia, Frantzia eta Andorra lurraldeen arteko lankidetza programa operatiboan (Interreg IV-A – POCTEFA). Programa horrek, 2014-2020 aldian, 190 milioi euroko funtsa kudeatu zuen, eta horietatik, 20 milioi Nafarroa partaide zuten proiektuentzat izan ziren. Nafarroako Gobernua programa operatibo honen programazio eta jarraipen komiteetako kidea da. Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiak urte batzuk daramatza Navarrefa ekimena garatzen, Nafarroan POCTEFA programaren berri eman, kapitalizatu eta sarean lan egiteko foroa.
       
  • Nafarroa – Pirinio Atlantikoak hitzarmena
    Nafarroak eta Pirinio Atlantikoetako Departamenduak (Akitania Berriak) administrazioen arteko lankidetza formala dute 2010etik, urte horretan mugaz haraindiko lankidetzarako lehen esparru-hitzarmena sinatu baitzuten. Urte hauetan lan handia egin da, eta emaitza onak lortu dira arlo askotan: arriskuen kudeaketa, lurralde garapena, turismoa, kultura, kirola, mugikortasuna, etab.
    Ikusi atxikitzeko akordioa.
     
  • Pirinioez gaindiko Konferentzia Atlantikoa (CAT)
    Lankidetza erakunde hau 2007an sortu zuten Bidasoko bi aldeetako agintaritza publikoek, mugaz haraindiko hurbileko lankidetza indartzeko. Espainiako kideak dira Euskal Autonomia Erkidegoa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta, 2018tik aurrera, Nafarroako Gobernua; Frantziako kideak dira, aldiz, Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseilua, Akitania Berriko Eskualdeko Kontseilua eta Euskal Hirigune Elkargoa. Pirinio Atlantikoetako Prefeturak ere parte hartzen du.
    Ikusi atxikitzeko akordioa