New European Bauhaus - Nafarroa

Egin bat zure ingurua berritzeko europar boladarekin

#NavarraBauhaus

Nafarroa Bauhaus ekimenaren buru Nasuvinsa sozietate publikoa da, alde batetik, eta beste aldetik Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamendu, Etxebizitza, Kanpo Ekintza eta Kultura Zuzendaritza Nagusiak, eta Green Deal edo Europako Itun Berdean, eta 2030eko Agendaren hiri-iraunkortasunaren printzipioetan oinarritzen da, “pandemiaren ondoren elkarrekin hobeto bizitzeko itxaropen proiektu” gisa. (New European Bauhaus).

 

#NavarraBauhaus  bilduma

 

2021/11/19

Nafarroak Bauhaus berriari buruzko ekitaldi bat proposatu du Europaren etorkizunari buruzko Konferentzian

 

Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetako kontsailariak Europaren etorkizunaren inguruko Konferentziari buruzko bigarren jarraipen-bileran parte hartu zuen, Juan González-Barba Europar Batasunerako estatu-idazkaria buru zela.

Bilera horretan, kontseilariak iragarri zuen Nafarroak Europako Bauhaus Berriari buruzko "ekitaldi tematiko" bat antolatuko duela, azaroaren 19an. Ekitalditik ateratzen diren ondorioak Europar Batasunerako Estatu idazkariak Europako Parlamentuan aurkeztu behar duen txostenaren parte izango dira.

Leer más

 

2021/10/12

Nafarroak Bruselan duen Ordezkaritzak, Europako Batzordeak eta Arkitekturaren Kontseilu Europarrak arkitektura jasangarriko jardunbide egokiei buruzko workshop bat antolatu dute

 

Hiri eta Eskualdeen Europako Astearen esparruan, Arkitekturaren Kontseilu Europarrak, Europako Batzordeak eta Nafarroako Gobernuak Bruselan duen Ordezkaritzak “Quality architecture for all cities and regions: exchange of good practice” jardunaldia antolatu dute urriaren 12an. Bertan, Europako Itun Berdea eta Europako Bauhaus Berria aintzat hartuta, estatu kideek garapen jasangarrirako izendatu dituzten gomendioak biltzen dituen txostena aurkeztuko da.

 

2021/09/17

Nafarroako Unibertsitateko (UNAV) Diseinuko Graduak Europako Bauhaus Berria saria jaso du

 

Nafarroako Unibertsitateko (UNAV) Diseinuko Graduak Europako Bauhaus Berria saria jaso du "diziplinarteko Hezkuntza Ereduak" kategorian. Europako Bauhaus Berria 30.000 euroko saria eta komunikaziorako laguntza-pakete bat dira, eta oinarri diren estetika, iraunkortasun eta inklusioaren balioak erakusten dituzten jardunbide arkitektoniko egokiak saritzen ditu. Horrela, UNAV Espainiako beste zortzi saridunekin batera, Espainia Europako Bauhaus Berria sarietan sari gehien lortu dituen Estatua da.
 

 

2021/07/30

NASUVINSA y la Universidad de Navarra admitidas como entidades socias oficiales de la Nueva Bauhaus Europea

 

Europako Batzordeak NASUVINSA enpresa publikoa eta Nafarroako Unibertsitatea (UNAV) Europako Bauhaus Berriko erakunde bazkide ofizial gisa onartu ditu. Bi erakundeak Nafarroako Bauhaus lantaldeko kide dira. Talde horrekin zientzia, teknologia, artea eta kultura batu nahi dira, Europako Itun Berdearen esparruan ingurune estetiko, jasangarri eta inklusiboa eraikitzea ahalbidetuko duten irtenbide berritzaileak modu kolektiboan aurkitzeko. Nafarroako bi erakunde horiek bat egiten dute Europako Batzordeak New European Bauhaus alderdiko aliatu ofizial gisa onartutako 200 erakundeekin.

  

2021/06/19

Nafarroako Gobernua Europako eskualdeetako ikerketa- eta berrikuntza-sarearen (ERRIN) bidez Europako Bauhaus Berriari buruzko ekitaldian parte hartzera gonbidatuta

 

Errinek “The New European Bauhaus – Creating sustainable living environment on local level”. jardunaldia antolatu dute ekainaren 29an. Bertan, Europako Bauhaus Berriaren helburuei buruz eztabaidatuko da, eta ekimen bateratu eta diziplina anitz garatzea planteatuko da, hiriak eta eskualdeak izan daitezen bultzatzaile nagusiak, eta hori ekimen honen esparruan aurrera egin lezaketen esperientzien trukearekin bultzatuko da. Jardunaldian Xavier Troussard, Head of Unit (JRC) Europako Batzordea eta Marcos Ros Sempere, Eurodiputatua eta Europako Bauhaus Berriaren laguntasun-taldearen sortzailea Europako Parlamentuan. Nafarroako ordezkaria Beatriz San Martín (NASUVINSA) izango da, eta hark Nafarroa Bauhaus ekimena azalduko du.

 

2021/05/17

Nafarroako Gobernuak Navarra Bauhaus ekimena azaldu du Garapen Agentzien Europako Sarearen urteko batzarrean

 

Nafarroako Gobernuak, Kanpo Ekintzako zuzendari nagusiaren bitartez, EURADAren 2021eko urteko bileran (Agorada 2021) parte hartuko du, eta Nafarroako Gobernuak Europako Itun Berdearen helburuekin duen konpromisoa eta lerrokatzea azalduko ditu, Europako Bauhaus Berrirako hautagaitza sustatu ondoren. Ekitaldian zehar, Nafarroa Bauhaus ekimena azaltzeaz gain, Europako Batzordearen New European Bauhaus (JRC) taldearen eztabaida moderatuko du Borislava Woodford-ekin.   

 

2021/05/04

Nafarroak Europako hiri-berrikuntzako "Bauhaus Berrirako" hautagaitza sustatu du

 

Nafarroako Gobernuak Nafarroa Europako Bauhaus Berrirako hautagaitza sustatuko duen diziplinarteko taldea aurkeztu du. Talde hori Europako Batzordearen ekimena da, hiri-espazioak berritzeko, estetika, iraunkortasuna eta gizarteratzea bateratuko dituen ikuspegi batekin, eragileen arteko elkarrizketatik sortuko diren proiektu berritzaileen bitartez. Horretarako, lantalde bat eratuko da, Kanpo Harremanetarako Zuzendaritza Nagusia buru dela. Nasuvinsaren laguntza teknikoa izango du, eta bertan parte hartzeko interesa duten beste zuzendaritza nagusi eta erakunde batzuk sartuko dira.

Argibide gehiago

2021/04/30

Kanpo Harremanetarako Zuzendaritza Nagusiak webinar bat antolatu du "Berritze-bolada eta Europako BAUHAUS Berria: Nafarroako ekarpenak" gaiari buruz

 

Kanpo Harremanetarako Zuzendaritza Nagusiak, Europar Batasunaren aurrean duen Ordezkaritzaren bitartez, Europako Bauhaus Berriari buruzko mintegi bat antolatu du. Mintegi hori hiri-inguruneak ikuspegi jasangarri eta inklusibo batetik berritzeko ekimena da, eta Europako Itun Berdean kokatzen da. Mintegi honetan ekimenaren aurkezpena egingo da eta Nafarroan egiten ari diren ekimenen adibideak emango dira. Ekimen horiek Bauhaus Berriarekin lerrokatuta daude, etxebizitzaren, arkitekturaren eta kulturaren ikuspegitik. JRCko (Europako Batzordea) New European Bauhaus taldeko Montserrat Marínek parte hartuko du.